Albisteak

Heldu dira maskarak ekoizteko lineak Etxebarrira (Bizkaia)

21 apirila, 2020

Hemendik aurrera muntaketa lanak hasiko dira, eta espero da maiatza erdialdean maskaren ekoizpen masiboa hasiko dela.

Atzo, apirilaren 20an, Cikautxora iritsi ziren (Etxebarria, Bizkaia) Mondragon Assemblyk Txinan duen filialean fabrikatu dituen maskaren ekoizpenerako hiru makinak. Espainiako Gobernuaren Euskadiko ordezkari Denis Itxaso eta MONDRAGONen Ekipamendu Dibisioko zuzendari nagusi Juan Angel Garcia arduratu ziren hiru makinak hartzeaz, Luis Mari Imazekin, Iñigo Laskurainekin eta Carlos Arsuagarekin batera, Mondragon Assemblyko, Cikautxoko eta Bexen Medicaleko zuzendari nagusiekin batera, alegia.

Etxebarrian jasotako hiru lineak ez ezik, beste laugarren linea bat dago, eta hori Burgosen dagoen farmazio militarrera eraman da.

Erronka bat denbora errekorrean

Mondragon Assemblyko langileek, tartean Txinako filialetik etorritako lau langileak direla, erloju kontrako lasterketarekin jarraituko dute lau lerroak ahalik eta lasterren muntatzeko eta doitzeko, eta horrela maskarak ekoizten hasi ahal izateko. Aurreikuspenak betetzen badira, maiatza erdialderako makinak maskarak ekoizten egongo dira seguruenik, bete-betean lanean, hilean 10 milioi unitate ekoiztera iristen saiatzeko.

Gogoratu behar da eskaera Mincoturrek egin zuela (Espainiko Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioa) martxoaren erdialdean. Mondragon Korporazioak, bere negozioen arteko interkooperazioa eta bere ahalmen industriala balioan jarrita,  proposamena onartu zuen eta Bexen Medical eta Mondragon Assembly kooperatibak harremanetan jarri zituen, proiektua abian jartzeko. Hilabete bat geroago, makinak hemen daude jada, eta orain erronka da makinak muntatzea lehenbailehen ekoizten hasteko.

Harremanak Newsletter